Amets Barandiaranentzat izan da 51.ena
Jabier Ormazabalen omenezko 51. txirrindulari proba jokatu da Seguran. Lurkide / Aranur taldeko Amets Barandiaranek irabazi du lasterketa. Taldekako sailkapenean Zatika-Oxykor izan da garaile.

Lurkide / Aranur taldeko Amets Barandiaranek irabazi du Seguran, Jabier Ormazabalen omenezko 51. txirrindulari proba. Larunbatean jokatu zen kadete mailako lasterketa, Segurako txirrindulari elkarteak antolatuta.
Barandiaranek ordu bat eta 36 minutuko denbora behar izan zuen lasterketaren 58,5 kilometroak osatzeko. Lehendabiziko bost txirrindulariek taldean gurutzatu zuten helmuga. Bigarren egin zuen Aitor Murgurzurrek (Ulma / Aloña mendi) eta hirugarren Liam Martinezek (Iruki Donostialdeabizikletan). Lehendabiziko goierritarrak laugarren eta bosgarren postuan helmugaratu ziren irabazlearekin batera, Zatika Oxykor taldeko Aimar Ugarteburu eta Oinatz Idiakez, hurrenen hurren. Eritz Sodupe (Inoxcra Beasain) segurarrak ere lasterketa amaitu zuen; 35. postuan helmugaratu zen 1:37:34 denbora eginda.
Taldekako sailkapenean Zatika-Oxykor talde goierritarra izan zen irabazlea, Ulma-Aloña mendik eta Bolintxo okindegia-Lanak jarraituta.