Euskal selekzioarekin Espainiako txapelketa irabazi dute hiru goierritarrek
Intza Arrondo Azkona ordiziarrak 16 urtez azpikoa irabazi du euskal selekzioarekin, eta Maitane Garro beasaindarrak eta Aiora Sarasola lazkaotarrak 14 urtez azpikoa. Hirurek Realean jokatzen dute.

Selekzioen arteko Espainiako futbol txapelketa jokatu da asteburuan Madrilen. Euskal selekzioak 14 urtez azpikoarekin eta 16 urtez azpikoarekin irabazi du txapelketa. Bi talde horietan banatuta, hiru goierritar daude.
Intza Arrondo Azkona ordiziarrak 16 urtez azpikoa irabazi du euskal selekzioarekin, eta Maitane Garro beasaindarrak eta Aiora Sarasola lazkaotarrak 14 urtez azpikoa. Hirurek Realean jokatzen dute.

14 urtez azpiko taldea. Maitane Garro beasaindarra eta Aiora Sarasola lazkaotarra daude bertan.