Mantentze lanetarako beste bi kontratu lortu ditu CAFek 400 milioi euroko balioagatik
Erresuma Batuan eta Kolonbian lortu ditu CAFek kontratuak Beasaingo enpresak mundu mailan duen presentzia sendotuz.

CAFek bi kontratu gehiago lortu ditu. Mantentze lanak egiteko dira biak hala biak; bata Erresuma Batuan, eta bestea, Kolonbian. Bien artean 400 milioi euroko akordioa sinatu du Beasainen egoitza duen enpresak.
Northern Trains Limited, Eversholt Rail Limited eta CAFek Britainia Handiko operadorearen treneko flotaren mantentze-lanak egiteko lankidetza hitzarmenaren arabera, mantentze lanetako zerbitzuak emango ditu CAFek, hurrengo 10 urteetan. Beasaingo enpresaren arabera, “esperientzian eta fidagarritasunean jarritako konfiantza berritzen du kontratu horrek”.
Sinatutako akordioaren arabera, CAFek euskarri tekniko integrala eskainiko du, hasierako zuzenketako mantentzea, ordezko piezen hornikuntza eta ekipo nagusien berrikusketa handiak barne.
Northern Trains Limited, Eversholt Rail Limited eta CAFek Britainia Handiko operadorearen treneko flotaren mantentze-lanak egiteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Sinatutako akordio horren arabera, mantentze-lanetako zerbitzuak emango ditu 10 urtez.
Kontratu horri esker, CAFek Erresuma Batuan duen presentzia eta Britainia Handiko trenbideko garraioaren garapenarekiko konpromisoa “sendotu” ditu. “Zalantzarik gabe, merkatuak garrantzi handia du enpresarentzat eta kontratuen kopuru handia garatu du bertan”, nabarmendu dute CAF enpresatik.
Gaur egun, CAFek 1.000 inguru langile ditu herrialde hartan. Horrez gain, produkzio-instalazioak ditu Newport hirian, eta mantentze-lanetako zerbitzuak eskaintzen ditu Erresuma Batu osoan banatutako 14 biltegitan.
Medellingo metroa
Kolonbian lortutako kontratuaren arabera, Medellingo metroan ziklo luzeko mantentze lanak egiteko izango da. Metroan zerbitzua ematen duen flotaren 38 unitateetan egingo ditu CAFek mantentze lan horiek. 38 unitate horietako bakoitza hiru kotxek osatzen dute eta, gaur egun, Medellineko metropoli eremuko metro-sarean zirkulatzen dute. Hain zuzen ere, Kolonbiako hiriburuko hiri-mugikortasunerako ezinbesteko sistema da.
Akordio berri honi esker, Medellingo metroak CAFengan jarritako “konfiantza sendotzen” du, aurreko urteetan ere bezero berarentzako mantentze-zerbitzu hori bera eskaini baitu. Gainera, Kolonbiako operadoreak CAFi esleitutako beste proiektu batzuei gehituko zaio honako hau, hala nola, 2024. urtearen amaieran metroko flota berritzeko 13 tren fabrikatu zituen CAFek, eta horrez gain, parke mugikor osoa osatzen duten 80 unitateetarako TCMS sistema berritzeko kontratua sinatu zuen.