Zatika-Oxykorrek taldekako sailkapena irabazi du Segurako txirrindulari proban
Larunbatean Segurako Gurutz Deunaren txirrindulari lasterketa jokatu zen Seguran. Kadete mailako proba da. Urretxu eta Zumarragako Zatika-Oxykor taldeak taldekako sailkapena irabazi zuen. Bost lehenengoak elkarrekin iritsi ziren Segurako helmugara. Taldetxo horretan Zatika-Oxykor taldeko Aimar Ugarteburu eta Oinatz Idiakez zeuden. Ugarteburu laugarren postuan sailkatu zen eta Idiakez bosgarrenean.