Autobus zerbitzu berezia eskainiko du Lurraldebusek Ezkioko San Migel jaietan
Zerbitzua Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak bultzatu du Ezkioko Udalarekin elkarlanean. Maiatzaren 9an eta 10ean eskainiko dira zerbitzu bereziak.

Ezkioko San Migel jaiak direla eta, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko zerbitzu bereziak jarriko ditu asteburu honetan.
Azahara Dominguez diputatuak jakinarazi duenez, maiatzaren 9an, ostirala, irteera bat egingo da Lazkaotik (eliza) 18:50ean, eta honako ibilbide hau egingo du: Ordizia- Renfe (19:00etan), Beasain-Renfe (19:10ean), Ormaiztegi-Zumarralde (19:20an) eta Ezkiora iritsiko da 19:30ean. Itzultzeko, Ezkiotik 02:00etan irtengo den autobus bat egongo da, Lazkaora 02:40an iritsiko dena.
Larunbatean, maiatzak 10, Lazkaotik 21:20ean irtengo da eta Ezkiotik 02:00etan.
“Beste udalerri batzuekin egiten ari garen bezala, Lurraldebusen zerbitzu bereziak prestatuko ditugu, Ezkioko jaiez gozatu nahi duten goierritarrak eroso, seguru eta ingurumena errespetatuz joan daitezen. Horrelako ekitaldietan garraio publikoa indartzeak herritar guztiei aisialdirako sarbidea bermatzea ahalbidetzen du, norberaren autoa duten ala ez alde batera utzita, eta segurtasuna indartzeko funtsezko neurria da, bereziki gazteen artean “, adierazi du Azahara Domínguez diputatuak.
Bestalde, Ezkioko alkate Joseba Telleriak honako hau adierazi du: “Ezkioko udal korporazioaren izenean jendea animatu nahi dugu Ezkioko San Migel festara etorri daitezen eta ahal den neurrian probestu dezatela autobus zerbitzu berezia erabiltzea festan lasaiago eta seguruago ibili ahal izateko denon onurarako”.
Azahara Domínguez diputatua eta Joseba Telleria alkatea duela aste batzuk bildu ziren, foru ordezkaria Gipuzkoako udalerriekin egiten ari den bilera-sortaren baitan, eta garraio publikoa sustatzeko erakundeen arteko lankidetzaren alde egin zuten. Horren adibide dira zerbitzu berezi horiek.