Bolo saioa eta musika ikuskizuna, asteburuan Zegaman

Bele Gaztek antolatuta bolotan ikasteko saioa izango dute larunbatean gaztelekuko kideek herriko Belatxingak bolo klubaren eskutik. Saioa arratsaldean izango da Txarapeko bolatokian. Bestalde, Jon Maiaren Kantu berri bat gara ikuskizuna ere antolatu dute bihar gauean. 22:00etatik aurrera izango da eskolako patioan.