Euskaraldiko txapak bihartik aurrera Ataun, Lazkao, Zaldibia eta Gaintzan
Zaldibian bihar, 19:00tan, plazan; Lazkaon, bihar, 18:00etatik 20:00etara plazan eta etzi, 11:00etatik 13:00etara plazan; Ataunen, bihar, 19:00etan, San Martingo plazan; eta, Gaintzan, azkenik, etzi, 12:00etan, plazan.

Euskaraldia maiatzaren 15etik 25era da. Ekimenean izena eman dutenek txapak jaso ditzakete bihartik aurrera Goierriko zenbait herritan: Zaldibian, bihar banatuko dira, 19:00etan plazan; Lazkaon, berriz, bi banaketa-saio egingo dituzte, bata bihar 18:00etatik 20:00etara bitartean plazan, eta bestea, etzi, 11:00etatik 13:00etara plazan baita ere; Ataunen, astelehenean jarri zituzten eskuragai eta datorren maiatzaren 15era arte egongo dira astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara udaletxean eta 17:00etatik 19:00etara liburutegian. Bihar ere egongo dira eskuragai 19:00etan San Martingo plazan.
Gaintzan larunbatean
Gaintzan, berriz, larunbaterako egin dute hitzordua; 12:00etan hurbildu beharko dira herritarrak plazara.