Futboleko liga amaitzeko partida baten faltan hirugarren da Beasain
Urdulizen jokatuko du Beasainek ligako azken partida, larunbatean.

Futboleko hirugarren federazioko liga amaitzeko partida bakar baten faltan, sailkapen nagusiko hirugarren postuan kokatuta dago Beasain. Iñigo Ibargoienek 27. minutuan sartutako gola nahikoa izan zen Beasainek Loinaz futbol zelaian hiru puntu garrantzitsu lortzeko iragan asteko jardunaldian. Emaitza estua izan zen arren, etxekoen taldea nagusi izan zen neurketaren zati handi batean eta bisitariei ez zien ia aukera garbirik eman.
Garaipen honekin, Beasainek 63 puntu batu ditu, eta Leioarekin berdinduta dago. Aurretik, Portugalete (67 puntu) eta CD Basconia (73 puntu) daude. Bosgarren, berriz, Deustu dago (53 puntu). Horrela izanda, Play Off-ak jokatzeko postuetan aurkitzen dira beasaindarrak.
Futboleko ligako azken jardunaldian, Urdulizen kontra jokatuko dute. Larunbatean izango da, aurkariaren zelaian, 18:00etan hasita.