Gailurrerantz mendi elkartearen irteera, larunbatean
Goizeko 08:00etan abiatuko dira herriko plazatik.

Gailurrerantz mendi elkarteak maiatzaren 24an egingo den Zaldibiako Mendi Lasterketa luzeko mendi martxa egiteko mendi ibilaldia antolatu du iganderako, maiatzak 10. 28 kilometro eta 1.950 metroko desnibel positiboa izango du ibilaldiak eta 08:00etan abiatuko dira, herriko plazatik. Bazkalorduan, gainera, Oiduin egingo dute otordua, norberak bere mokadutxoa eramanda. Animatzeko deia egin diete interesa duten zaldibiarrei.