Itsasoko Hamaikakoa aurkeztuko dute igandean

Itsason ere bat egingo dute Euskaraldiarekin eta igande honetan, maiatzak 11 Itsasoko Hamaikakoaren aurkezpena eta taldeko argazkia ateratzea iragarri dituzte 13:00etan, Itsasoko plazan. Era berean, 13:30ean Aho Bizi eta Belarri Prest txapak eta orri markatzaileak banatuko dituzte izena eman duten itsasoarren artean.
Gainera, Itsasoko Euskaraldiaren lan taldeak antolatuta Arestian, egun…! emanaldia eskainiko dute maiatzaren 24an, Andoni Egaña, Aitor Furundarena eta Andoni Salamerorekin. Ekitaldia Itsasoko Ganbara aretoan izango da 19:00etatik aurrera.