Larunbatean jokatuko da Txerri Gorriren 10. mus txapelketa Mutiloan

Mutiloako Txerri Gorri kultur elkarteak 10. mus txapelketa antolatu du biharko, larunbata. Parte hartzea irekita dago nahi duenarentzat eta izen ematea 16:00etatik 16:30era egongo da irekita; bikote bakoitzeko 20 euro ordaindu beharko da. Txapelketa hiru erregetara jokatuko da eta partida bakoitza hiru joko edo ustelez osatuta egongo da. Izen emateko diruaren %75 saritan banatuko da. Irabazleek txapela jasoko dute eta bestelako sariak ere egongo dira lehenengo lau bikoteentzat.