Ia 700 urretxuar eta zumarragarrek eman dute izena Euskaraldian
Dagoeneko txapak jaso daitezke, bi herrietako kultur etxeetan
Dagoeneko ia 700 urretxu-zumarragarrek eman dute izena Euskaraldian. Oraindik izena eman ez dutenek, hemen egin dezakete. Aurten gainera, izen-ematean hikaldian parte hartzeko aukera izango da. Hikaldian parte hartu nahi dutenen txapari H bat erantsi zaio. Hikaldian parte hartzeko ez da ezinbestekoa hika jakitea! H horrekin besteek zuri hika egiteko gonbidapena luzatzen diezu. Euskaraldiko txapak Urretxu eta Zumarragako kultur etxeetan jaso ahalko dira dagoeneko, euren ohiko ordutegietan.












