San Migel pilota txapelketako finalak, bihar

Gaurtik, San Migel jaietan murgilduta daude Ezkion. Jaiez gozatzeko asteburu guztia dute oraindik aurretik, makina bat ekintzarekin. Tartean, bihar arratsaldean jokatuko dituzte pilota eskolak antolatutako San Migel txapelketako finalak.
Pasa den igandean jokatu zituzten kanporaketak haurren eta hasi berrien mailetan. Haizea U. eta Ibaik, Haizea G. Eta Anerren aurka jokatuko dute finala binakako modalitatean hasi berrien mailan. Haurretan, berriz; Xanetek eta Unaik Amets eta Ekairen aurka jokatuko dute bikoteka eta Amets G.k eta Unai M.k banaka. Partida guztiak Ezkioko frontoian izango dira 16:00etatik aurrera.