Ezkioko pilotalekua txiki gelditu da
San Migel jaietako herri bazkarian hamarnaka lagun elkartu dira Ezkioko pilotalekuan. Ikusi argazkiak albistean.

Ezkioko San Migel jaiak ospatzeko herri bazkaria egin dute gaur eta hamarnaka lagun elkartu dira, pilotalekua txiki gelditu delarik. Kanpoan euria ari bazuen ere, giro paregabea izan dute juntadizoan. Bizilagunekin, senitartekoekin eta lagunekin elkartzeko, hitz aspertua egiteko eta barre algara batean egoteko aitzakia ederra izan dute beraz. Bapo bazkaldu eta gero, Hektor Folk eta Gorka Valdesekin erromeria izan da. Iluntzean, berriz, Trikidantz taldearekin izango da dantzaldia.
Bihar, igandea, jaien azken eguna izango da. 10:00etan meza nagusia izango da eta 10:30ean abiatuko dira Izazpiko igoerako partaideak. Haurrak aterako dira lehenik eta helduak ondoren. Arratsaldean, berriz, 18:00etan herri kirol erakustaldia izango da, eta 19:30ean barrikotea guraso elkartearen eskutik. Egun osoan zehar Zalduatarrak trikitilariak izango dira giroa alaitzen.
Jarraian ikusi herri bazkariko argazkiak:










