Adirane Peñagarikano eta Aner Arozena nagusitu dira Izazpiko Igoeran
Ez batak, ez besteak ez dute Garinek 1982an ezarritako marka gainditzerik lortu. Zumarraga eta Urretxura joan dira aurten lehendabiziko sariak bai nesken eta baita mutilen kategorian ere.

Pello Garin zizurkildarrak 1982. urtean ezarritako markatik (31:26) oso urrun, –500 euroak datorren urterako geratuko dira– Adirane Peñagarikano urretxuarra eta Aner Arozena zumarragarra nagusitu dira atzo goizean, eguraldia lagun, ospatu den Izazpirako igoeran.
Ezkioko San Migel jaien barruan lehiatzen den 6,3 kilometrotako lasterketan Aner Arocena izan da azkarrena, ibilbidea betetzeko 38:32ko denbora erabilita. Irabazleak igoeran utzi ditu atzean bere aurkaririk nagusienak eta beherakoan ere ondo eutsi dio lortutako abantailari. Bigarren lekuan Martin Egizabal sailkatu da (39:04) nahiz eta Izazpiko puntan aurretik izan duen azkenean hirugarren izan den Unax Agirre (39:50).
Nesken lasterketan ere Aridane Peñagarikanok hasieratik bukaerara arte dominatu du proba eta azkarrena izan da bai Izazpiko puntan eta baita Ezkioko helmugan ere, denera 46:26 minutu behar izan dituelarik. Atzetik izan ditu Luzia Urkiola (50:26) eta podiuma osatu duen Nerea Garcia (54:45).

























