Ehunmiletan boluntarioen izen-ematea zabalik dago
Lasterketaren webgunearen bidez eman daiteke izena. 1.600 boluntario baino gehiago behar dira.

Ireki dute Ehunmiletako hiru lasterketetan boluntario izateko izen-ematea. Webgunearen bidez egin daiteke. Uztailaren 11an, 12an eta 13an jokatuko da Ehunmilen XIV. edizioa. 1.600 boluntariotik gora beharko dira. Atzerriko hizkuntzak ezagutzen dituztenei dei berezia egin die antolakuntzak, lasterketara nazioarteko gero eta kirolari gehiago etortzen baitira.