Enpresari bat atxilotu dute Idiazabalen langile atzerritarrak esplotatzeagatik

Logroñoko (Errioxa, Espainia) 38 urteko enpresari bat atxilotu du Ertzaintzak Idiazabalen, lan esplotaziorako gizakien salerosketa, langileen aurkako deituak, pertsonen legez kanpoko trafikoa, dokumentuak faltsutzea eta beste delitu batzuk egotzita.
Maiatzaren 8an gertatu zen atxiloketa, langile batek jarritako salaketa baten ondorioz. Zuntz optikoa instalatzeko lanetan aritzen ziren langileak 10 ordu baino gehiagoko lanaldian —asteburuak barne— eta jateko ere nahikoa baliabiderik gabe. Lehendabiziko salaketaren ostean beste lau jarri dituzte. 32 urteko beste emakume bat ere atxilotu dute Logroñon. Ikerketak zabalik jarraitzen du eta biktima kopuruak gora egingo du aurreikuspenen arabera.