Ezkioko San Migel pilota txapelketak baditu irabazleak
San Migel pilota txapelketako finalistak eta irabazleak taldeko argazkian. EzkiOn Martxan Ostiral arratsaldean jokatu zituzten Ezkion San Migel jaien baitako pilota txapelketako finalak Ezkioko pilota eskolak antolatuta. Pilota goxuan aritu ziren hasi berrien mailan eta Haizea Ugarteburu eta Ibai Iturrioz izan ziren irabazleak. Pilota mistoan binaka, Eki Arteta eta Amets Kouyate, eta pilota mistoan banaka, berriz, Amets Gabilondo.














