Garik Legazpin jotako kontzertua bideoan
'Gari 30 urte' bakarkako kontzertua egin du musikari legazpiarrak, Latxartegi aretoan lehen aldiz. Emanaldiaren bideoa, albistean.

Aurten 30 urte bete dira Iñaki Igon Garitaonaindia Gari-k bakarkako lehen diskoa atera zuenetik, eta hori aitzakia hartuta, kontzertu bat sorta egingo du musikari legazpiarrak. Aurrenekoa joan den ostiralean, maiatzaren 9an, egin zuen Legazpin. Lehen aldiz jo zuen jaiotetxeko aretoan, Latxartegin.
Ez zen kontzertu soila izan, Gorka Salmeron argazki legazpiarrak eta biek ordu erdiko solasaldi bat egin baitzuten oholtzan emanaldiaren erdian.
Kolaborazio gehiago ere izan ziren: Mirene Etxeberria legazpiar abeslariak –Emaion taldea– bi kanta abestu zituen, eta beste bat jo zuen Garik Yerko Ortiz gitarra-jotzaile legazpiarrarekin –itzuli berri den Latzen taldean ari da–.

Gari eta Yerko Ortiz, emanaldiaren azken abestian.Gotzon Aranburu
Ikusi Gotzon Aranburuk grabatu eta editatu, eta Gorka Salmerok bere Youtubeko kanalera igotako bideoa.