Itsason ere osatu dute Euskaraldiari babesa emateko Hamaikakoa

Aste honetan, martxoaren 15ean ekingo dio aurten Euskaraldiak bere ibiliari, martxoaren 25era bitartean. Data gerturatu ahala herritar asko eta asko dira Euskaraldiari babesa emateko bere aletxoa jartzen ari direnak. Itsason, esaterako Aho Bizi eta Belarri Prest txapak banatu zituzten atzo eguerdian eta bide batez, Itsasoko Hamaikakoaren taldeko argazkia ere atera zuten.
Ezkerretik eskuinera hauek dira Itsaosko Hamaikakoa osatzen dutenak: Maite Arzelus, Joxean Idigoras, Juani Izagirre, Eukene Navío, Izaskun Barrenetxea, Kizki Barranetxea, Oskar Rodrigo, Eguzkiñe Iza, Humberto Diaz de Mendibil, Joxeramon Aranburu eta Manu Hernandez.