IRITZIA. Liburuen liburua

Fernando Rey idazleak maisulanez euskaratutako liburuak Infinitua ihi batean. Liburuen asmakuntza Antzinaroko munduan du izena. Jatorrizkoa, Irene Vallejoren El infinito en un junco da: berealdiko arrakasta izan duena, irakurleengan. Eta, horien artean sartzen dut neure burua ere: nik euskarazko bertsioa irakurri dut eta, asko eta asko baditut ere oso gustukoak ditudan liburuak eta idazleak, liburu honek hasiera-hasieratik harrapatu ninduen eta bigarren aldiz irakurri ondoren, garbi dut irakurri ditudan liburuen artean eta idazle guztien artean, hobenekotzat ditudala dagoeneko, bai liburua eta baita bi idazleak ere.
Artikulu osoa GoiBerri.eus webgunean.