Shorinji Kempoko gerriko beltza lau beasaindarrentzat
Ezkerretik hasita, Maria De Pedro taldekidea, Iñigo Mujika senseia, ondoan azterketa gainditu duten Olaia Gabarain, Luken Usabiaga, Iker Segovia eta Asier Rabanal, eta azkenik, Joao Cunha eta Loinaz Otegi senseiak. Shorinji Kempo taldekoek ez ohiko jardunaldia izan zuten asteburuan. Entrenamendu saio berezia egin zuten Joao Cunha senseiak eta Iñigo Mujica senseiak gidatuta, eta ondoren, berriz, mailaz igotzeko azterketa izan zen. Gerriko beltza lortu zuten Luken Usabiagak, Asier Rabanalek, Iker Segoviak eta Olaia Gabarainek.

Azterketa gainditu zuten ikasleak diplomak jasotzen.












