AHOBIZI. «Euskaraldian gehiago hitz egiten du euskaraz jendeak»
Euskaraz hazi eta hezi da Amaia Jimenez, 25 urteko legazpiar gaztea. 'Berria' egunkarian kazetari izanik, euskaraz lan egiten du. Hori guztia horrela, oso natural hartu du aurten ere Euskaraldian Ahobizi izatea.

Zergatik aukeratu duzu Ahobizi izatea?
Nire egunerokotasunean euskaraz aritzen naizelako izango naiz Ahobizi. Oso gaztetxoa nintzen lehen Euskaraldian, eta orduan ere oso argi izan nuen.
Aurreko Euskaraldietan izan zinen Ahobizi? Aldaketaren bat nabaritu zenuen?
Nire ustez, orain jendea kontzienteagoa da euskaraz hitz egitearen beharraz. Eta Euskaraldiko egun horietan zehazki, beste egunetan gaztelerara jotzeko ohitura duenak euskaraz gehiago hitz egiten du. Belarriprest bat aurrean izanda, adibidez, ni saiatu naiz laguntzen, euskaraz elkar ulertzen…
Elkarrizketa osoa GoiBerri.eus webgunean.