Goierri Riders-en 2. motor topaketa Zegaman
Maiatzaren 31n egingo dute topaketa bigarren urtez jarraian. Bazkaria egongo da eta dagoeneko irekita dago izen ematea.

Goierri Riders-ek antolatuta 2. motor topaketa egingo dute Zegaman maiatzaren 31n. Egun osoko egitaraua prestatu dute, ongietorriaren ostean (9:00) motor irteerari hasiera emango diote (10:30). Ibilaldia amaituta, poteoa egingo dute Zegaman (13:30) eta ondoren bazkaria (14:30). Bazkalostean opariak zozkatuko dituzte parte hartzaileen artean.
Arratsaldean, trial erakusketa izango da (17:00) eta haurrentzako minimotoak ere bai. 20:00etan minimoto baten zozketa egingo dute.
Bazkarian parte hartzeko izen ematea irekita dago. Bazkarirako txartelak 25 euroan daude salgai. ES60 0182 4102 0157 3484 kontu korrontean transferentzia egin behar da horretarako eta ondoren ordainagiriaren egiaztagiria bidali 659 756 931 zenbakira. Lekuak mugatuak izango dira (100 pertsona) eta izena emateko epea maiatzaren 26an itxiko da.