Herriarteko Pilota Txapelketako taldea aurkeztu du Beasainek
Ostiralean jokatuko dute lehen kanporaketa, Astigarragan.

Herriarteko Pilota Txapelketaren aurkezpena egin zuten Antzizar kiroldegiko pilotalekuan atzo. Iaz, finalaurrekoetara iritsi ziren beasaindarrak, eta horregatik, final-zortzirenetan hasiko dira jokatzen txapelketa.
Herriartekoan esperientzia duten pilotariek osatzen dute gainera taldea, iazkoan jokatu baitzuten gehienek. Bi pilotari berri batu dira taldera. Kadete mailan, Alain Goikoetxea eta Julen Goikoetxea; jubeniletan, Unax Madina eta Oier Landa, eta ordezko bezala Iker Sanchez, Ekain Barandiaran eta Julen Ariztimuño; eta senior mailan, Beñat Azketa eta Beñat Garmendia izango dira titularrak, eta ordezkoak izango dira Iñigo Suarez, Xabier Olano eta Aimar Usabiaga.
Beñat Garmendia Beasaingo taldeko pilotariak aurkezpenean azaldu zuen “ilusio bereziarekin” daudela pilotari guztiak, “herria defendatzeko aukera bat delako”.
Aste honetan Astigarragaren aurka jokatuko dute, aurkariaren etxean, ostiralean. Itzulikoa, maiatzaren 23an izango da Beasainen. Aurkariei dagokienez, txapelketa “gogorra” datorrela nabarmendu du pilotari beasaindarrak. “Partidaz partida ikusi beharko da, baina helburua izango da errondaz pasatzea”.
Ikusi atzoko aurkezpenak emandakoa: