Oiangualderen aurkako sinadura bilketa abiatuko dute bihar
Asteazkenean eta larunbatean egingo da sinadura bilketa.

Oiangualde Stop plataformak, txalet adosatuen alegazio epea ez denez bukatu, ordiziarrei eskatzen die alegazioak sinatzeko jarriko dituzten mahaietara hurbil daitezela, udaletxearen arkupeetara, asteazkenean, 11:00etatik 13:00etara, eta larunbata 17an, 12:00etatik 14:00etara.
Oiangualde Stop plataformak jakinarazi duenez, “Oiangualdeko proiektuaren eremuan makinak hasi dira lanean, udalaren baimenarekin, errepidea egiteko baina txaletak egiten ezin dute hasi. Txalet adosatuen alegazio epean gaude eta horregatik ordiziarrei eskatzen diegu hurbildu daitezela aste honetan jarriko ditugun mahaietara, alegazioak sinatzera”.

Oiangualdeko proiektuaren eremuan makinak hasi dira lanean, Oiangualde Stop plataformak informatu duenez.Oiangualde Stop