San Juan Sua ekitaldia prestatzeko entseguak, gaurtik
Ekitaldian parte hartzeko ezinbestekoa izango da behintzat hamabost urte izatea.

San Juan Sua ekitaldia dela eta, aurretiazko entseguak antolatu ditu Oin Arin Dantza Taldeak. Ekitaldian parte hartzeko, ezinbestekoa izango da behintzat hamabost urte izateaz gain, gaur, bihar eta ostiralean egingo diren entseguetako batera joatea. Interesdunek gehien komeni zaien eguna aukeratu dezakete.