Tipi-tapa ibilaldiaren saioa bihar, Ezkion

Ezkioko Udalak jakitera eman duenez, Tipi-tapa ibilaldiaren saio berri bat izango da bihar, asteazkena. Tipi-tapa saioak adinekoen artean ohitura osasuntsuak bultzatzeko ekimenak dira, Goierriko herri gehientsuenetan oso hedatuta daudenak. 10:00etan irtengo dira gimnasiotik, bertako monitorearen gidaritzapean.