AGENDA. Euskaraldiko ekitaldiak herriz herri
Bakarrizketa saioak, antzezlanak, kantu-jirak, bertso saioak eta bestelako kultur ekitaldiak antolatu dituzte Goierriko herrietan.

ALTZAGA
- Maiatzak 15. Hasierako ekitaldia, 19:00etan, plazan. Abestia, mokadutxoa eta irakurketa.
ARAMA
- Maiatzak 15. Hasierako ekitaldia, 19:00etan, plazan. Testu bateratuaren irakurketa, abestia, txapak janztea eta talde argazkia.
ATAUN
- Maiatzaren 15era arte. Txapak jasotzeko aukera, udaletxean.
- Maiatzak 16. Ekitaldia: haurren bertsoak, Eate abesbatza, Gaztelekukoen koreografia, Otsoak dantza taldea, 18:00etan, San Martingo plazan.
- Maiatzak 23. Segurako Xirikara taldearen Zopa antzezlana, 20:00etan, Herri Antzokian.

Segurako Xirikara antzerki taldearen ‘Zopa’ antzezlanaren irudi bat. Euskaraldiko egunetan Ataunen eta Beasainen izango dira.
BEASAIN
- Maiatzak 15. Amaia Bonoren Belarriprest bakarrizketa. Doan. 19:00etan, Usurbe Antzokian.
- Maiatzak 16. Porrotx eta Marimototsen jaialdi herrikoia. 18:00etan, Loinazko San Martin plazan.
- Maiatzak 21. Xirikara taldearen Zopa antzerkia. 19:00etan, Erauskin plazan (eguraldi txarra bada, Loinazko San Martin plazan).
EZKIO
- Maiatzak 24. Euskaldungak umorezko ikuskizuna, 19:00etan, udaletxeko ganbaran.
GABIRIA
- Maiatzak 15. Hasierako ekitaldia, 18:00etan, plazan.
GAINTZA
- Maiatzak 21. Hitzaldia: Zein da euskararen egoera Gaintzan? Zer gehiago egin dezakegu?. Udaletxean, 18:00etan.

Gasteizen bizi den Mikel Telleria musikariak kontzertua egingo du jaioterrian, Idiazabalen.
IDIAZABAL
- Maiatzak 16. Plazan, 18:00etan jolasak eta 19:00etan hasierako ekitaldia. Txalapartariak, Birigarroko txistulariak eta Kantu Jira taldea, mezuaren irakurketa, txapa-jartze kolektiboa eta argazkia.
- Maiatzak 20. Hitanoaren belaunaldi arteko transmisioari buruzko kafe-tertulia. Adinetxe Jubilatu Elkartean, 18:00etan.
- Maiatzak 23. Mikel Telleriaren kontzertua Oroit Lou Reed diskoa aurkezteko. Guraso Elkartean, 20:00etan. Sarrera: 5 euro
ITSASO
- Maiatzak 24. Arestian, egun…!, Andoni Egaña, Aitor Furundarena eta Andoni Salamerorekin, 19:00etan, Ganbara aretoan.
ITSASONDO
- Maiatzak 14. Grafiti tailerra haur eta gazteentzat, 16:30ean, plazan.
- Maiatzak 15. Hasierako ekitaldia, 19:00etan, plazan.
LAZKAO
- Maiatzak 15. 17:00etan Zirkus-Zirkus Lazkao Txiki Musika Eskola, Arerian, 19:00etan txapa jartzearen ekitaldia, frontoian.
- Maiatzak 16. Xakea, frontoian 14:30ean, 17:00etan Lazkao Txiki Musika Eskolako Konboen emanaldia, frontoian.
- Maiatzak 17. Zagupe Astialdi taldeak jolasak, Kopla desafioa Gerrikon.
- Maiatzak 18. 19:00etan Arizona antzezlana Arerian.
- Maiatzak 21. 16:30ean jolasak, Maizpide eta Gerrikok antolatuta, 20:00etan Mintzalagun afaria, Maizpiden.
- Maiatzak 24. 12:00etan pilota eta bertso jaialdia.
- Maiatzak 25. 19:00etan bakarrizketak Arerian: Maria Blanco Mendizabal eta Manex Astigarraga Bergara.

Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaola ‘Arizona’ antzezlana taularatuko dute Lazkaoko Arerian.
LEGORRETA
- Maiatzak 15. Euskaraldiaren hasiera: Euskaraldirako leloa prestatutako pareta batean pintatuko dute. Murala margotzea, abestia, koreografia, plazan.
- Maiatzak 16. Denontzako jokoak (karaokea, partxisa, toka, kartak…Gazte Asanbladaren eskutik).
- Maiatzak 20. Zein da euskararen egoera Legorretan? Zer gehiago egin dezakegu? parte-hartze saioa Uemarekin.
- Maiatzak 25. Bukaera festa: Gure bihotzaren taupadak abestiaren koreografia dantzatu eta eragile guztien artean idatzi bat irakurri.
ORDIZIA
- Maiatzak 15. Kale animazioa, 18:00etan, erdigunean. Azken txapa banaketa, 18:00etan. Hasiera ekitaldia 19:00etan: Euskaraldiaren hasierako testu irakurketa, txapa janzte kolektiboa eta musika eskolako Izarrak taldearen kontzertua.
- Maiatzak 16. Kantujira, 19:00etan, Alde Zaharrean zehar.
- Maiatzak 20. Itziar Idiazabalen Euskara ikasi eta erabili. Galdera asko eta zenbait erantzun hitzaldia, 18:00etan, Barrenan.
- Maiatzak 21. Testu irakurketa eleanitza, herriko hizkuntza ezberdinen erakusgarri, 19:00etan, Barrena kanpoko plazan.
- Maiatzak 28. Euskaraldiko amaiera ekitaldia, Plaza Nagusian, 18:30ean.

Itziar Idiazabal hizkuntzalari eta soziolinguista. Ordizian izango da hitzaldi bat ematen.Aritz Loiola. FOKU
ORMAIZTEGI
- Maiatzak 15. Gure bihotzaren taupadak euskaraz dira dantza eta taldeko argazkia, 15:30ean, San Andres eskolan, eta 19:00etan, plazan. Murala sortzea eta aurpegi margotzea, 18:00etan, plazan.
- Maiatzak 16. Hika poteoa, Eingo! Taldeak girotuta, 19:15ean, udaletxe aurretik hasita.
- Maiatzak 23. Bertso poteoa, 19:30ean, Pio eta Txistu tabernetan. Bertso afaria Aratz Igartzabalekin eta Eneko Araiztegirekin, 21:00etan, Baso-Txulo elkartean.
SEGURA
- Maiatzak 16. Bingo musikatua, 19:00etan, plazan.
- Maiatzak 21. Jon Iturriozekin kopla tailerra eta mokadutxoa, 19:00etan, Elorri elkartean.
- Maiatzak 24. Bertso saioa: Agin Laburu, Oihana Iguaran eta Eneko Araiztegi, 18:30ean, Botikaxaharren. Gai jartzen Amaia Agirre.
URRETXU-ZUMARRAGA
- Maiatzak 15. Hasierako ekitaldia, 19:00etan.
- Maiatzak 22. Mikro-ipuin lehiaketaren sari banaketa, 18:00etan.
- Maiatzak 23. Hika aritzeko mintzodromoa, 18:00etan. Maiatzak 24. Ginkana, arratsaldean.
- Maiatzak 25. Bukaerako ekitaldia, 12:00etan.
- Ekainak 8. Kultur ibilbidea, 09:00etan, Deskargatik, Zintzo Mintzo elkartearen eskutik.

Ander Malbadi Zaldibian izango da Euskaraldiaren hasieran.
ZALDIBIA
- Maiatzak 15. Bakarrizketa, Xirika kultur elkarteko Ander Malbadi, Esti Curiel eta Erik Urbietarekin, 18:30ean, plazan.
- Maiatzak 16. Haurrentzat ekimena, Ausa-Gaztelu guraso elkartearen eskutik. 16:30etik 17:30era. Oiartzun-Zaldibia lagun arteko pilota partidak, 18:00etan. Kantu-jira, herriko kantu taldearen eskutik, 20:00etan.
- Maiatzak 22. Bingoa, Beti Gazte elkartearen eskutik, 17:00etan.
- Maiatzak 23. Ekitaldia, 19:00etan, plazan. Euskarari herri aurreskua, herritar guztientzat, Iztueta dantza taldearen eskutik. Goiztiri txarangaren kalejira, 19:30ean.
ZERAIN
- Maiatzak 14. Txapa banaketa, goiz eta arratsaldez, udaletxean.
- Maiatzak 15. Hasierako ekitaldia eta taldeko argazkia, 18:50ean, plazan. Auzolangiltza hitzaldi-dokumentala, Iker Iriarterekin, 19:00, kultur etxean.