Aizkorrira ura eramateko boluntarioei deialdia

Zegama-Aizkorri maratoia gerturatzen ari dela eta, Aizkorrira ura eramateko laguntza eskatu du antolakuntzak. Larunbatean, 7:30ean egin dute hitzordua plazan. Antolakuntzak hamaiketakoa jarriko du boluntarioentzat. Maiatzaren 23an jokatuko da Kilometro Bertikala eta maiatzaren 25ean, 14. Junior Trail-a eta 24. Zegama-Aizkorri mendi maratoia.