BELARRIPREST. «Prest nago edozeinek niri euskaraz hitz egiteko»
Donostiarra da izatez Humberto Diaz de Mendibil, baina duela hiru urte Itsasora etorri zen bizitzera. Euskaltzalea da, eta euskara ikasten ari da azken aldian, Ordiziako Goiztiri AEK euskaltegian.

Zergatik aukeratu duzu Belarriprest izatea?
Ni prest nago edozeinek niri euskaraz hitz egiteko, eta horregatik aukeratu dut Belarriprest rola. Esaten didatena ulertzen ez badut, eskatuko dut errepikatzeko edo gaztelaniaz esateko, baina saiatuko naiz ulertzen eta, ahal badut, euskaraz erantzuten.
Aurrekoetan izan baldin bazinen, aldaketaren bat nabaritu zenuen? Eta lehen aldia baldin baduzu, zer espero duzu?
Aurreko edizioetan ez nuen parte hartu. Niretzat lehenengo Euskaraldia izango da hau, eta parte hartuta, nik espero dudana da Belarriprest rolean eroso sentitzea.
Elkarrizketa osoa GoiBerri.eus webgunean.