BERTSOAK. Euskaraldiari bertsoak

Hizkuntza txiki denen gainetik
egoten dira handiak.
Beti menpean egonda nekez
emango dio argiak.
Zenbateraino indar egingo
dio ba Euskaraldiak?
Indar gehiago duen garaian
kontrako larrialdiak.
Indar handirik ez det somatzen
euskaradunon ganoran…
Zer pasatzen da eskola, parke
edo poteo denboran…
Erdaldunberri asko erderaz
nonbait egon nahian modan:
sarri zalantzan nago non gauden,
Goierrin ala Zamoran.
Bertso guztiak GoiBerri.eus webgunean.