Bizikletan Adinik Ez, Legazpin
Gaur goizean Euskal Herria plazan elkartu dira Legazpiko Egoitzako, Eguneko Zentroko, Meazti eta Garaguneko erabiltzaileak trizikloan ibiltzeko.

BAE Bizikletan Adinik Ez ekimena Legazpira iritsi da aurten ere. Gaur goizean Euskal Herria plazan elkartu dira Legazpiko Egoitzako, Eguneko Zentroko, Meazti eta Garaguneko erabiltzaileak, herriko kaleetan barrena triziklo handietan ibiltzeko. Arratsaldean ere, 15:00etatik 17:00etara ibiliko dira.
Ole Kassowek sortu zuen ekimena 2012an, Kopenhagenen. Gaur egun, 52 herrialdetan dago ezarrita mugimendua. Bere printzipioak eskuzabaltasuna, nagusiei denbora eskaintzea, historiak partekatzea, harreman berriak eraikitzea eta bizikletan gozatzea dira.