‘Gizaberetxoak gara’ Mikel Urdangarinen lanaren aurkezpena
Igartzako jauregian izango da gaur, 18:30ean hasita.

Atzoko Donostiako aurkezpena egin eta gero, gaur, jaioterrian aurkeztuko du Mikel Urdangarin Irastorzak bere azken lana, Gizaberetxoak gara – Joxe Azurmendi feminismoekin elkarrizketan liburua. Joxe Azurmendi Katedra eta EHU arteko Ur-jauzia bildumaren barruan argitaratu du lan hau. Igartzako jauregian izango da aurkezpena, 18:30ean hasita.