Maria Teresa Larrañagak 103 urte bete ditu

Maria Teresa Larrañaga zegamarrak 103 urte bete zituen atzoko egunean. Iker Zubeldia Zegamako alkateak eta Nagore Arrieta zinegotziak lore sorta bat eman zioten opari zegamar guztien izenean.
“Ehun urtera iristeak meritua badu, hortik aurrerakoak osasuntsu betetzeak zer esanik ez! Hamaika bizipen eta istorio izango dituzu kontatzeko, eta gehiago ere izan daitezela! Egun polita pasako zenuela espero dugu. Horrelaxe jarraitu, irrifartsu eta alai! Agian hori izango da 103 urte bizitzeko sekretua!”, dio Zegamako Udalak sare sozialetan Larrañaga zoriontzeko zabaldutako mezuak.