Sanisidrotako herri kirol erakustaldia, igandean

San Isidro egunaren harira herri kirol saioa antolatu dute igande honetarako Mutiloan; 12:15ean hasiko da plazan. Iosu Ibarguren Lakiola (Legazpi) eta Eloi Moreno, Aritz Goena (Lazkaomendi) eta Iñaki Ibarguren, Lakiolaren (Mutiloa) aurka arituko dira aizkoran. Aimar, Goiatz eta Uxue Galarraga aita-alabek erakustaldia egingo dute harria jasotzen.