Amalur Mendi Elkartearen irteera Irulegira, igandean
Goizeko zortzietan abiatuko dira Itzala tabernatik eta eguerdiko 13:30ean bueltatuko dira.

Amalur Mendi Elkarteak 6,3 kilometroko eta 330 metroko desnibeldun ibilbide zirkularra antolatu du iganderako, Irulegira. Goizeko zortzietan abiatuko dira Itzala tabernatik eta 13:30ean bueltatuko dira. Mendiaz eta ikusmiraz ez ezik, historia ikasteko aukera ere izango dute bertaratzen direnek. Izena emateko azken eguna bihar ostirala, maiatzak 16, izango da, eta amalur.me@gmail.com helbidera mezua idatzita edo 695 782 021 telefonora deituta apuntatu beharko dira interesdunak. Bertaratzeko deia egin du elkarteak.