Azokatik Mahaira sukaldaritza tailerren lehen saioa, bihar Legazpin
Irailetik aurrera Ordizian eta Zumarragan egingo dituzte. Oraindik ez dute datarik zehaztu.

Gipuzkoako azoketara kontsumitzaile berriak erakartzeko, Azokatik Mahaira sukaldaritza tailerrak egingo dituzte Gipuzkoako Azoken Sarea osatzen duten hamaika azokatan, Landaola Gipuzkoako Landa Garapen Elkarteen Federazioak udalekin antolatuta. Tartean, Legazpin, Zumarragan eta Ordizian egingo dituzte.
Lehenengo tailerra Legazpin izango da, bihar, azokan, 17:30ean hasita. Irailetik aurrera egingo dituzte Ordizian eta Zumarragan. Oraindik ez dute datarik zehaztu.
Anne Otegi sukaldariak eta Aitziber Aizpuru nutrizionistak gidatuko dituzte saioak. Landaolak azaldu du hiru helbururi erantzuteko jarriko dutela martxan ekimena: azoketara kontsumitzaile berriak erakartzeko, bertako eta garaiko produktuak kontsumitzeak dituen onurak azpimarratzeko eta xahuketa ekiditeko.