Bazkaria Oiharten, San Isidro eguna ospatzeko
Gaur da bazkarirako izena emateko azken eguna.
Lagun talde bat Zeraingo Oiharte sagardotegian. Oiharte San Isidro egunaren harira bazkaria egingo dute Zerainen datorren igandean ZerainLabek antolatuta. Bazkaria Oiharte sagardotegian izango da, 14:00etan. Aurretik, triki-poteoa egingo dute Mandion eta Ostatun Dani eta Peio trikitilariekin. Sagardotegiko menuak 40 euroko kostua izango du eta haurrentzako menu berezia izango dela ere aurreratu dute.
Bazkarirako izena emateko azken eguna da gaur. Izena Mandio eta Ostatu tabernetan egin daiteke.












