Desfibriladoreen sarea indartu du Lazkaok bi gailu berrirekin
Guztira sei bihotz-babesgailu daude dagoeneko udalerriko gune estrategikoetan kokatuta.

Lazkaoko Udalak bihotzeko larrialdien aurrean herritarrei erantzun azkar eta eraginkorra emateko beste bi desfibriladore berri jarri ditu: bata Lazkaomendiko Lartxai Elkartean eta bestea Hirigoien kalean, haur parkearen aurrean. Gailu berri hauekin, guztira sei desfibriladore daude Lazkaon, estrategikoki kokatutako guneetan. Orain jarritakoei honako hauek gehitzen zaizkie: Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegian, Harizti futbol zelaian, Arerian eta Udaletxeko eraikinean daudenak.