ALBISTEA. Hasi da Zegama-Aizkorriko atzera kontaketa
Maiatzaren 25ean jokatuko da Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren 24. edizioa. Kilian Jornetek ez dute parte hartuko, baina bai Sylvia Nordskar iazko beste irabazleak. 1 zenbakidun dortsala jantziko du norvegiarrak.

Hamar egun besterik ez dira Zegama ultra-trail munduaren epizentro bihurtzeko. Maiatzaren 25ean jokatuko da 24. Zegama-Aizkorri, eta mendi maratoiaren ikur handienak aurten kale egingo badu ere –Kilian Jornet kataluniarra AEBetako beste proba baterako prestatzen ari da–, punta-puntako mendi lasterkariak elkartuko ditu aurten ere. Aurten guztira 11.662 eskaera erregistratu dira dauden 225 dortsaletarako.
Faboritoak mutiletan
Antolatzaileen iritziz, “inoiz baino irekiagoa” izango da aurtengo edizioa. Elhousine Elazzaoui –iaz bigarren– eta Manuel Merillas –2023ko garailea– aipatzen dituzte hautagai nagusi modura mutiletan, eta ikusteko dago zer sasoirekin itzuliko den Zegama Stian Angermund norvegiarra –2017ra arte hura izan zen denbora onenaren jabe; 3:45:08–.
Horiez gain, Roberto Delorenzi suitzarra (Skyrunner World Series 2024ko txapelduna); Luca del Pero italiarra (Transvulcaniako maratoi erdiko garailea). Hori guztia ustekabea eman dezaketen beste lasterkari batzuk ahaztu gabe; hala nola, Andreu Blanes alacantarra (Sierre Zinal 2022ko txapelduna) edo Antonio Martinez. Zegaman 11 aldiz garaile izan den Jornet da errekorraren jabea –3:36:40, 2022an–.
Faboritoak nesketan
Emakumezkoetan, Sylvia Nordskar norvegiarra –iazko irabazlea, eta aurten 1 zenbakidun dortsala jantziko duena– eta hiru euskaldun daude faboritoen zerrendan: Malen Osa –21 urterekin, iaz bigarren–, Sara Alonso –2002an hirugarren, 2023an bigarren– eta Oihana Kortazar –x aldiz irabazia–.
Marta Martinez espainiarra –iaz hirugarrena, Malen Osarengandik 20 segundora– eta Azara Garcia de los Salmones –orain 10 urteko garailea– ere nabarmentzen dituzte antolatzaileek. Horiez gain, Miao Yao txinatarra –oso sasoi onean dabil aurten–, edo Judith Wyder suitzarra dira ezusteko eman dezaketen beste bi korrikalari.
























































































































































































































