Igandean izango da Ezkioko bigarren eskuko merkatua
Eskola Txikien jairako ateratako arropa izango da salgai azokan.Maider Insausti Apirilaren 27rako iragarrita bazegoen ere, igande honetan egingo da Ezkioko 2. eskuko merkatua. Azokak 11:00etan irekiko ditu ateak Etxeberrialde kalean. Eskola Txikien jairako arropa ere salgai egongo da. Azokak trafikoan eragina izango du eta kalearen zati bat itxita egongo da 10:00etatik 15:00etara.












