Ordizia-Donostiaren aurka herriartekoan
Itzulera partidak jokatuko da bihar Ordiziako Beti Alai pilotalekuan. Joaneko jardunaldian bana egin zuten.

Pasa den asteburuan eman zioten hasiera Ordiziako Oiangu pilota elkarteko pilotariek herriarteko, trinketeko eta pala luzeko txapelketei.
Herriartekoan, ordiziarrak donostiarren aurka jokatu zuten joaneko jardunaldia
etxetik kanpo, lehia estua izan zen eta bakoitzak partida bana irabazita geratu ziren.
Donostiarrak paleta larruz irabazi zuten tanto batez (35-34), pala motzean aldiz ordiziarrak gailendu ziren (34-40).
Bihar, 20:00etan, itzulerako partidak jokatuko dituzte Ordiziako Beti Alai
pilotalekuan. Finalerdietarako txartela izango da jokoan.
Pala luzean
Bestalde, larunbat arratsean jokatu zen etxeko bi bikoteen arteko pala luzeko partida, Andoaingo pilotalekuan (54m-ko pilotalekua behar baita). Oiangu 1 (Ibarguren-Agirrezabal) eta Oiangu 2ren (Otegi-Letamendia) arteko partidan, bikote ordiziarra atera zen garaile (38-45).
Trinketean
Trinketean eta larruzko paletako modalitatean ere, lehen jardunaldietan ohikoa den gisara, etxekoen arteko partidak jokatu ziren. Oiangu 2 (Ormazabal-Samaniego) bikoteak Oiangu 3 (Oiarbide-Elorza) bikotearen aurka galdu egin zuen eta bigarren partidan berriz Oiangu 1 (Luzuriaga-Etxeberria) bikoteak irabazi Oiangu 4 (Gonzalez-Olaran) bikotearen aurka.
Larunbatean, 10:30ean hasita, lau partida jokatuko dituzte trinketean paleta larruz, Irurako Ametsa pilotalekuan.
Azkenik, igande 09:30ean, hasita, pi partida jokatuko dituzte Andoaingo Arrate pilotalekuan. Andoaindarrak eta Azpeitiarrak izango dituzte aurkari.
Infantil mailakoak
Infantil mailako partidak ere jokatuko dituzte larunbat arratsaldaan: lau partida a Ordiziako Beti Alai pilotalekuan, bi partida paleta larruz eta
beste biak gomaz izango dira eta bi modalitateetan Oianguko partaide gazteak ere izango dira.