Munduko txirrindulari onenak, Zumarragan
Bihar Itzulia Women abiatuko da. Taldeen aurkezpena egin dute Euskadi plazan.

Bihar, 09:30ean, emakumezkoen Itzulia (Itzulia Women) abiatuko da Zumarragako plazatik. Taldeen autobusak Urdaneta eta Artiz kaleetan egongo dira.
Gaur arratsaldean taldeen aurkezpena egin dute. 19 taldek parte hartuko dute, horietatik 14 maila gorenekoak. Euskal Herriko ordezkaria Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa izango da. Faborito nagusia FDJ-Suez talde frantziarreko Demi Vollering herbeheretarra da. Horra hor taldeen aurkezpeneko argazkiak.