Porrotx eta Marimototsekin euskararen aldeko herri jaialdia
Herriko eragile desberdinekin batera alaituko dute ostiral arratsaldea.

Euskaraldiaren harira, Porrotx eta Marimotots pailazoekin herri jaialdia izango da, ostiralean, Beasainen, Aittu! euskara elkartearen ekimenez. Eragile desberdinek parte hartuko dute bertan; Herriko ikastetxeek, euskaltegiek, Kantujira taldeak, Musika Eskolak, Bakuntzak, eta Aurtzaka eta Ostadar dantza taldeek. Euririk egiten ez badu, Loinazko San Martin plazan izango da, eta bestela, plaza azpian, 18:00etan hasita. Gazte zein heldu, herritar guztiak bertaratzeko gonbita luzatu dute.