ARIGUNE. «Euskaldunak gara eta euskaraz bizitzen saiatzen gara»
Beasaingo herrigunean dago Itoiz emakumezkoen arropa eta osagarri denda. Nerea Garmendia da negozioaren nagusia eta Ikerne Urrestarazu lankidea.

Zer dela eta sortu duzue? Lehen aldia da ala aurrekoetan ere egin duzue?
Itoiz arropa dendak Euskaraldiaren aurreko edizioetan ere parte hartu zuen, eta aurtengoan ere «zalantzarik gabe» Arigune izateko eman dute izena. «Euskaldunak gara eta euskaraz bizitzen saiatzen gara, ahal dugun heinean», arrazoitu dute entitatearen parte hartzea. Iruditzen zaie «oso garrantzitsua» dela hirugarren sektorean euskaren erabilera sustatzea, dendariengandik hasita. «Guk lehenengo hitza euskaraz egiten dugu beti», azaldu dute bi lankideek.
Neurri berezirik edo arau zehatzik jarriko duzue ariketa hobeto atera dadin?
Euskaraldiaren baitan euskara sustatzeko neurri berezirik ez dute hartu. «Natural-natural egiten dugu euskaraz, gure egunerokoaren, gure bizimoduaren parte baita euskara. Beraz, orain arte bezala, gure ohiturari eutsiz, bezero guztiekin euskaraz hitz egiten saiatuko gara».
Elkarrizketa osoa GoiBerri.eus webgunean.