Bertso Olarien 25. urteurreneko bazkarirako izen-ematea, hilaren 19ra arte

Bertso Olariak bertso eskolak 25 urte beteko ditu aurten. Udazkenera arte hainbat ekitaldi egingo dituzte bertsolaritzaren bueltan, baina hilaren 24an egun berezi bat antolatuko dute eta bazkaria egingo dute Aitxuri jatetxean. Bertso eskolaren inguruko pertsona guztiak gonbidatu dituzte bazkarian parte hartzera. Astelehena (hilak 19) izango da izena emateko azken eguna. Zuzenean Aitxurira joanda edo labur.eus/sqvpoxmg estekan eman daiteke izena.