Igandean hasiko da XI. Organo Zikloa, Arakistain eta Ansolarekin
Lau esku eta hankatara eskainiko dute kontzertua.

Igandean, maiatzaren 18an, Legazpiko XI. Organo Zikloa hasiko da. 19:00etan, Legazpiko Andre Maria Zerutatzearen parrokian, Ignazio Arakistainek eta Mikel Ansolak eskainiko dute aurtengo zikloko lehen emanaldia. Lau hanka eta eskutara joko dute.
Arakistain Azpeitian jaio zen 1998an. 2019an bere lehen konposizioak kaleratu zituen Galerak proiektuaren barruko disko batean. Ganbera musikaren alorrean Garazi Navas akordeoi-jotzailearekin zein Peio Irigoien txistulariarekin egindako proiektuak nabarmentzen dira. 2022an VI. Donostiako Orfeoia-Musikene Saria jaso zuen Valentin Larrea konposatzaileari buruz egindako lanagatik.
Ansola, aldiz, 2000. urtean jaio zen Markina-Xemeinen. 2023an Burgosen V. Francisco Salinas organo lehiaketan hirugarren saria jaso zuen. Musika ikasketaz gain, gaztetatik eskaini ditu kontzertua Espainian eta Alemanian. 2021etik 2025era Stuttgarteko Petruskirche elizako organojole titularra izan da.