Narrasti eta anfibioak ezagutzeko ibilaldia Lareoko Urtegira
Igandean abiatuko dira, 10:00etan, Lizarrustiko parketxetik.

Narrasti eta anfibioak ezagutzeko ibilaldia izango da Ataungo Lareoko urtegira, igandean, maiatzaren 18an. Lizarrusti parketxetik abiatuko dira, 10:00etan, eta Ander Izagirrek gidatuko du irteera. Goiz osoko zailtasunik gabeko jarduera izango da, baina aurrez izena eman beharko du interesa duen orok, 688 895 069 zenbakira deituta edo parketxearen helbide elektronikora mezua bidalita.