Otso Irakurleen azken saioa, Karmele Jaiorekin
Maiatzaren 27an izango da, 19:00etan Udal Liburutegian.
Otso Irakurleen apirileko saioa.Joxe Begiristain Hilabeteko azken asteazkenetan elkartzen dira beti Otso Irakurleak taldeko kideak, irakurritakoaren inguruan hausnartzeko. Hurrengo saioa, maiatzaren 27an egingo dute, asteartea, eta ikasturteko azken saioa izango da. 19:00etan elkartuko dira Ataungo Udal Liburutegian eta Karmele Jaioren Maitasun Kapitala liburua izango dute aztergai, idazlearen beraren bisita solasaldiarekin batera.












